Categories: Aholkuak

Sexu organoak indartuz, plazerra areagotu

Aste honetan ere aholkuekin jarraituko dugu, eta gure genitalak ezagutzea garrantzitsua bada, ezin ahaztu zaintzea ere ezinbestekoa dela. Hau da, askotan gorputza zaintzeko kirola egiten saiatzen gara, eta badakigu gure gorputza mugituz, ondorio onak lortzen ditugula. Organo genitalekin berdin gertatzen da. Beraz, hauek indartuz ondorio positiboak lortu ditzakegu, horietako bat harreman sexualetan plazerra areagotzea da. Beraz, hemen doaz etxeko lanak:

Lehendabizi, neskek egin beharreko ariketekin hasiko gara. Leku eta une lasai bat aukeratu, postura erosoa hartu, eta baginako muskuluak ixten saiatu. Arnasa sakon hartu, hiru edo lau segundo eutsi eta muskuluak lasaitu. Ondorioak nabaritzeko, ariketa hau egunero hamabost aldiz egitea komeni da.

Mutilen kasuan, zakilarekin kontrakzio mugimenduak egin behar dira. Hau da, pentsa pixa egiten ari zaretela eta zakilaren muskuluak eutsiz pixa eteten duzuela. Arnasa sakon hartu eta eutsi hiru edo lau segundoz. Ondoren, muskuluak lasaitu. Mutiletan ere, ariketa hauek egunero egitea komeni da.

Karmele Gurrutxaga

View Comments

  • Apa ba nik probau dot egun hauetan baine ez dot ezer berezirik notau. Zenbat denbora biher da zeozer notatzeko?

  • Mutilak plazerra haungiagoa sentitzeko oso garrantzitsua da muskuloa elastikoa eukitzea eta sexua praktikatzen ai geanen ariketa ori egitea. Muskuloa ireki itsi ireki itsi. Masajeatu bezela egingo dio.
    Nik bola txinak erabiltzen ditut eta muskuloa indartzeko oso onak dia eta aparte mutilari plazer haundiagoa ematen dio

Share
Published by
Karmele Gurrutxaga

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago