Categories: Sailkatugabeak

Gaztea naiz, nire bizitza eraikitzen ari naiz, ez al daukat eskubidea nahastuta egoteko, akatsak izateko?

Nolakoa izan nahi dut? Ze gauza gustatzen zaizkit? Zergatik ezin dut nahi dudana egin? Zer espero dute besteak niregandik? Maitemindu naiz, nola adieraziko dut sentitzen dudana? Ze erantzun jasoko dut? Zer desiatzen dut? Zeinek erakartzen nau?

Lepoan muxukatzea gustatzen zait, txortan egin nahi dut, beldurrak ditut. Nolako neska/mutila izan nahi dut? Nola izan behar dut? Bikoteak utzi nau, gaizki sentitzen naiz, lagunekin arazoak ditut, etxean ez naute ulertzen…

Hauek denak, bidea egiten dugun heinean gertatzen dira. Galderak, desioak, beldurrak, aukerak, denak gure sexualitatearen atalak dira. Beraz ez kezkatu, bizi eta laguntza eskatu. Bizitza elkarri lagunduz atseginagoa delako.

Karmele Gurrutxaga

View Comments

  • Nik badaukat galdera bat. Azken aldian ez dut oso ondo pasatzen sexu harremanetan. Aspalditik mutil batekin nabil eta hasieran ondo, baina orain gero eta gogo gutxiago daukat txortarako eta egiten dugunean ere oso ondo ez. Ez zaidala gustatzen ere hasi naiz pentsatzen.

  • Niri ere antzeko zerbait gertatzen jat!

    Nire mutilak beti dauka gogua eta nik barriz ez.

    Ganera beti nahi du txortan egin! Zergatik ez beste gauza batzutara jolastu?

  • Etzaitezte horregatik rallau!

    Neskek buelta gehiei ematen diozue buruari! Bizi momentua eta gozatu!

  • Barkau baino guk beharbeste buelta ematen diogu asuntoari. Zuek zeate dena itsuan eitten dutenak! Zakila sartzea, hori da zuen pentsamentu eta buruhauste bakarra!!!!!

  • Nik galdera bat eitteko aprobetxatuko dut.

    Normala da sexua praktikatzean beti mina sentitzea? Nire mutilak zakila oso handia du eta ez dakit zer egin mina ebitatzeko.

    Gomendiorik bai?

  • Niri sexu harremanetarako erabil daitezkeen jostailuei buruzko informazioa jasotzea gustatuko litzaidake... Atera gaitezen betiko sexu-loturetatik!

Share
Published by
Karmele Gurrutxaga

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago