Ainhoa Arteta, bataio, ezkontza eta jaunartzeartean

*Fotos David Herranz

ainhoa arteta

Ainhoa Arteta

Jorge, Pablo, Unai eta Alex Musikene eskolako 18 eta 20 urteko lau gazte, zain daude ohore handiko momentu bat bizitzeko. “Ainhoa Arteta da, ezta? Oso ezaguna da…”, dio harriturik gazteetako batek Bohéme mitikoaren aurrean dagoela. “Zaragozako Expoan ikusi nuen nire amarekin batera”, gaineratu du. Izan ere, emanaldi hura egiteko gonbidapen berezi bat eskatu behar izan zuen Milango La Scala egun batez baztertzeko. Agenda ezin beteagoa duen artista baten aurrean baikaude.
Artetaren agendak, 2017ra arte itxita dagoena, geldiune gutxi ditu, baina soprano tolosarrak egun batzuk libratu ohi ditu abenduan zehar etxean denbora gehiago pasa dezan. Gainera, aipatzekoa da igelak maite dituela. Bere etxeko bisitariek jakin badakite etxean sartu bezain pronto igelak nonahi begi-bistan daudela. Mundu osoan zehar egindako bidaietan igelen bilduma egin ohi du. Igelak, beraz, eskultura, atrezzo edo oroigarri moduan.
Hori guztia zekitenak ez ziren harritu bere antzezpenaren bukaeran, Igelak pelikularen pegatinaren bat eskatu izana. Mayi bere diskoa ari bada ere egunotan sustatzen, bere aurreko lana Dont´give up (2010) du erakusgai pelikulako antzezpenean. Ez da, beraz, munduko opera etxe nagusienetan miresmena eragiten duen diva, ezkontza, bataio eta jaunartzeetan abesten duen abeslaria baizik. Duela gutxi, El País egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, ohartarazten zuen ez dela trebea negoziatzen. “Ez dut horretarako balio. Nahiago nuke gosez hil”, esan zuen.
Filmeko fikziozko pasarte horretan, gorriz eta beltzez jantzita, kamera seduzitzen du une ezin dramatikoagoan, ahots zuzen eta ezin emozionalago tarteko, Iñaki Salvadorren gidaritzapean. Momentu txar bat jasaten ari den diva da eta kalean abesten du gainontzeko musikariarekin batera.
Sopranoak segituan esan zion proiektuari baiez nahiz eta espero duen “egoera latz hori ez gauzatzea”. Kritikoa da kultur arloan ezarritako %21-eko zergarekin, eta bat egiten du Igelak-en drama eta umorea uztartzeko nahiarekin.
Twitterren animalien aldeko eskubideen aktibista da eta abandonatutako edo tratu txarrak jasando txakurrak defendatzen ditu. Italiako txakurtegi batean boluntario jardun zuen eta kontzientzian grabatuta ditu gizakiak eragindako sarraskiak. Zorionez, igelen irudiak jatorragoak zatzaizkio…

@igelakfilm

@igelakfilm

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Confianza online