Laster arte. Zine aretoetan ikusiko dugu elkar!

igelak1

David Herranz

Ez zen espekulatzeko eguna, gozatzeko modukoa baizik. Egun luze eta lanpetuak bukatu eta gero, Igelak filmaren errodajea bukatu da. Arteleku izan da filmaren bihotza eta bertan errodatu da filmaren zati handi bat. Sormen artistikoa gune izan duen eraikinak eman dio bukaera Igelak filmari. Adio zentzurik zabalenean…

Espekulazioei buruz ari ginen. Izan ere azken asteotan sortutako hainbat aztarna hormetan erantsita daude oraindik, lan nekaezin eta zorrotzaren erakusgarri: marrazkiak, atrezzoak…

Nostalgia. Oso litekeena da Igelak izatea Artelekun errodatuko den azken filma. Kartel batek zera dio: “Azken 15 urteotan Easo enpresako langileek hartu dute Arteleku. Gero, materialen montajeez arduratzen den empresa baten lantengia izan da, edo pentsu konposatuen enpresa batena…”. Ausartuko al litzateke norbait Artelekuren inguruan dokumental bat edo making of bat egitea? Merezki luke

Azken asteotako buruhausteak bestelakoak izan dira eta bi norabide izan ditu:

Batetik, Gorka Otxoaren bizar luzea, eta bestetik eguraldia, primeran egokitu dena filmak bilatzen zuen estetika eta nahietara; euririk gabekoa, baina grisa. “Lasa eta Zabala errodatzen hasi ginenean sekulako euri jasa izan genuen Baionan”, gogoratzen du ekoizle batek.

Eta bestetik, Gorka Otxoak ez du irribarrea galdu pelikula osoan. “Beste batzutan nekatuago bukatzen dut, baina errodaje hau oso berezia izaten ari da”, gogoratu zuen aktoreak azken egunean. Gauza eta sentsazio bera talde tekniko eta artistikoaren artean…

Igelak 2016ean estreinatuko da. Zinean elkar ikusiko dugu! 

1275GLK

David Herranz

igelak2

David Herranz

@igelakfilm

@igelakfilm


Gatibu, zinearekin jolasean

Gatibu, zinearekin jolasean

*Fotos David Herranz

Santo tomasetan, Gernika, Bilbo eta Donostiako egun handien giro herrikoia gertu zela, Gatibu talde bizkaitarrak Igelak pelikularen bideoklipa grabatu zuen. Grabatu edo filmatu? Estilo zinematografikoa duen bideoklip bat grabatzen jardun zuten. Izan ere, Igelak pelikulako errealizadore eta teknikoekin grabatu dute irailean ikusgai egongo den bideoklipa. Bideokip zinematografikoa, hortaz.

gatibu

Gatibu

Lehenengo probak egin ondoren, harritura geratu ziren emaitzarekin. “Oso industriala”, zioten. “Irudiak oso politak dira; New Yorkeko loft baten itxura du”, ondorioztatu zuten. Aipatu plano sekuentzia horretan, argiarekin jolasean, oso pozik geratu dira egindako lanarekin. “Txupa irekita nuen, hurrengoan itxi behar al dut?”, galdetu dio Caballerok errealizadoreari. “Ez kezkatu, ez dago raccord arazorik”, azaldu dio. Bideokliparen estetika, jatorriz, zatikatu eta apurtzailea da, eta ez da pelikula baten kodeetara makurtzen.
Gatibuko taldekideen pelikula gustukuenak aldatzen joan dira urteak pasa ahala. Alex Sarduik, erdi barrez, Atrapa la bandera aipatzen du ikusitako azken filmen artean. “Konturatzerako, seme alabek aukeratzen dute zer ikusi”, gaineratzen du. Ez omen da bereziki zine zalea. Haimar Arejitak, Gaizka Salazarrek edo Mikel Caballerok Marx anaien pelikulak; El resplandor eta Alguien voló sobre el nido del cuco aipatu dituzte, besteak beste. Star Wars-en zalea da oso Haimar Arejita kitarra jolea. 30 objektu edo panpin izatera heldu zen. Asko oparitu egin zituen eta orain, 10 ditu. “Garestiak dira, urteak pasa ahala balio erantsia dute bilduma zaleentzako”, argitzen du.
Lehenengo aldia da pelikula batean lan egin dutela, zineak eskaintzen dituen baliabideak probestuta. “Gaur ez dugu agintzen”, zioten Artelekun. Zinearekin jolasteko eguna zen.

@igelakfilm

@igelakfilm

 

 


Confianza online