Gorka Otxoa, goitik begiratuta

0006GLK

David Herranz

Donostiako auzitegietako laugarren solairutik, munduak beste ikuskera bat du kode propioak ditu. D-bus bat igarotzen ikusi bezain pronto, begiak bere logora luzatu dituzte askok. Logoak (igel berde bat) filmekoaren antza ikaragarria du. Zeinu bat taldeko askorentzat. “Ez da kasualitatea izan”, azpimarratzen du Igelak taldeko kide batek.

Goitik, bertigoa pairatzen dutenen akuilutik, lagun baten portea azpimarratzen da. Angel Plana espezialisten burua dago bere Smartphone-a  eskutan duela. Pozez dago emaitzarekin. Izan ere Gorka Otxoa aktorea ordezkatu duen espezialistak 10 metro luzerako jauzia egin behar izan du. Espezialista, gainera, zertxobait baxuagoa eta sendoagoa da. Biek tupe deigarria daramate; Donostiako haizearekin surfeatzen ari direla dirudi. “Kameran oso ongi geratu da eszena”, dio harro-harro Angel Plana espezialisten koordinatzaileak. Ez da lehenengo aldia espezialista batek Gorka Otxoaren pertsonaia ordezkatzen duela. Bere pertsonaia bertikala bezain horizontala da. Izan ere, arrakasta ezagutu eta gero mugatuta biziko da, ihesean. Gizartetik at.

“A ze nolako piura nuen film hasieran”, gogoratzen du Gorkak. Hilabete bat egon da kristoren bizarrarekin eta homeless itxurarekin eta orain bestelako piura du: traje eta korbata soinean.

Kaletar asko Gorka Otxoaren aurrean daudela konturatu dira. “Jendea, hemen Donostian, oso apala da”, nabarmentzen du. Bien bitartean, bere aurreko filmeko pasarte bat gogoratu digu. Gauez filmatzen ari zirela, bizilagun bat garraxika hasten zen beraiek ikusi bezain pronto. Antza denez, bere isiltasunaren truke, dirua eskatzen zuen.

1374GLKGorka Otxoa (Peio) patxadaz ari da itxaroten bere hurrengo eszena. “Asko gozatzen ari naiz, besteak beste pertsonaiak gorabehera handiak dituelako, eta hainbat  erregistro ditu”, dio. Gainera, lan taldea ere ezaguna du, Bypass filmean kointziditu baitzuten. “Zuzendariak argi du zer nahi duen, gidoia ona da eta lan taldea primeran moldatzen da”, gaineratzen du, euskarazko zinearen loraldiaren aurrean gaudela argudiatuta. Igelak horren seinale da.

Testuinguru sozioekonomikoa abiapuntu hartuta, komedia barneratzea oso nahasketa interesgarria dela irizten dio. Baina gogoratzen du ez duela ez dantza egiten, ezta abesten ere.  Hau da, ez dela El otro lado de la cama (2002) filmaren pareko komedia musikala, musikak protagonismo berezia badu ere.

Dantza ez, baina espezialistak gogoratzen duen moduan, jauzi, berriz, bai.

@igelakfilm

@igelakfilm

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Confianza online