Gatibu, zinearekin jolasean

*Fotos David Herranz

Santo tomasetan, Gernika, Bilbo eta Donostiako egun handien giro herrikoia gertu zela, Gatibu talde bizkaitarrak Igelak pelikularen bideoklipa grabatu zuen. Grabatu edo filmatu? Estilo zinematografikoa duen bideoklip bat grabatzen jardun zuten. Izan ere, Igelak pelikulako errealizadore eta teknikoekin grabatu dute irailean ikusgai egongo den bideoklipa. Bideokip zinematografikoa, hortaz.

gatibu

Gatibu

Lehenengo probak egin ondoren, harritura geratu ziren emaitzarekin. “Oso industriala”, zioten. “Irudiak oso politak dira; New Yorkeko loft baten itxura du”, ondorioztatu zuten. Aipatu plano sekuentzia horretan, argiarekin jolasean, oso pozik geratu dira egindako lanarekin. “Txupa irekita nuen, hurrengoan itxi behar al dut?”, galdetu dio Caballerok errealizadoreari. “Ez kezkatu, ez dago raccord arazorik”, azaldu dio. Bideokliparen estetika, jatorriz, zatikatu eta apurtzailea da, eta ez da pelikula baten kodeetara makurtzen.
Gatibuko taldekideen pelikula gustukuenak aldatzen joan dira urteak pasa ahala. Alex Sarduik, erdi barrez, Atrapa la bandera aipatzen du ikusitako azken filmen artean. “Konturatzerako, seme alabek aukeratzen dute zer ikusi”, gaineratzen du. Ez omen da bereziki zine zalea. Haimar Arejitak, Gaizka Salazarrek edo Mikel Caballerok Marx anaien pelikulak; El resplandor eta Alguien voló sobre el nido del cuco aipatu dituzte, besteak beste. Star Wars-en zalea da oso Haimar Arejita kitarra jolea. 30 objektu edo panpin izatera heldu zen. Asko oparitu egin zituen eta orain, 10 ditu. “Garestiak dira, urteak pasa ahala balio erantsia dute bilduma zaleentzako”, argitzen du.
Lehenengo aldia da pelikula batean lan egin dutela, zineak eskaintzen dituen baliabideak probestuta. “Gaur ez dugu agintzen”, zioten Artelekun. Zinearekin jolasteko eguna zen.

@igelakfilm

@igelakfilm

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *