Goizeko 05:48 da sexurako ordurik onena

Sexu desioaren maila gorena nabarmen aldatzen da emakumeen eta gizonen artean. British Medical Journal aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, 05:48an hormonak maila gorenera iristen dira, bai emakumeetan, bai gizonetan.

Izan ere, gauean zehar % 20-50 artean igotzen da testosterona mutiletan, eta hormona horrek lotura zuzena du sexu desioarekin. Nesken kasuan, aldiz, gauean melatonina maila asko hazten da, eta horrek loarekin du zerikusia. Gaua, horrenbestez, ez da sexurako unerik egokiena.

Badago, halaber, beste ikerketa bat eguzki argiekin lotutakoa. Hain zuzen ere, bi sexuetan hipotalamoa estimulatzen omen du eguzkiak, eta ondorioz, testosterona ekoizpena areagotzen da goizetan.

Gauzak horrela, egunsentian melatonina hazkundea gelditu egiten da emakumeetan, eta gizonetan testosteronak bizi-bizi dirau.

Gainera, goizeko lehenengo orduetan estres maila ere txikiagoa da, energia handiagoa dugu, eta, beraz, ez dago aitzakiarik sexu-harremanak edukitzeko.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago