Categories: Eguneko informazioa

Presondegi barruko sexu-harremanak

Gai sakona eta askorentzat ezezaguna, bart “Akabo Bakea” saioko ‘Luzia eta sexua’ atalean landu dutena. Izan ere, kartzeletan sexua nola bizi duten hizpide hartuta ekin zioten asteazkeneko saioari. Horretarako, zortzi urtez mutil-laguna preso izan duen neska gazte baten testigantzak jaso zituzten.

Gogorrak dira oso espetxeetako baldintzak, eta are gogorragoak presoen intimitate momentuak. Astero bisitak jasotzeko aukera duten arren, aurrez aurreko intimoak hilabetean behin baino ez dituzte izaten.

Horretarako, sexurako propio prestatutako gela batean elkartzen dira bikoteak; ohe bat, mahaitxo txiki bat eta bi aulki baino ez dituen gela zikin eta txiki batean, hain zuzen.

Hori gutxi ez, eta bidaia osteko tentsioa, urduritasuna eta nekea gehitu behar zaizkie topaketa horiei. Guzti horrengatik ez da erreza emozioari, “txispari” eta sexurako grinari gogotsu eustea.

Imaginazioari eta esperientzia berriei atea guztiak itxiz, egoera ezeroso hauek, sexuaren xarma arriskuan jartzen dute maíz.

Egia da, kartzela batetik bestera neurriak aldatu egiten direla, baita Frantziar Estatutik Espainiar Estatura ere. Dena den, bisiten maiztasuna, bikotearekin egoteko denbora-tartea eta presozainen presioa antzekoa izan ohi da denetan.

Entzun saio osoa!

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago