Etiketaren artxiboa: presoak

Presondegi barruko sexu-harremanak

sexuGai sakona eta askorentzat ezezaguna, bart “Akabo Bakea” saioko ‘Luzia eta sexua’ atalean landu dutena. Izan ere, kartzeletan sexua nola bizi duten hizpide hartuta ekin zioten asteazkeneko saioari. Horretarako, zortzi urtez mutil-laguna preso izan duen neska gazte baten testigantzak jaso zituzten.

Gogorrak dira oso espetxeetako baldintzak, eta are gogorragoak presoen intimitate momentuak. Astero bisitak jasotzeko aukera duten arren, aurrez aurreko intimoak hilabetean behin baino ez dituzte izaten.

Horretarako, sexurako propio prestatutako gela batean elkartzen dira bikoteak; ohe bat, mahaitxo txiki bat eta bi aulki baino ez dituen gela zikin eta txiki batean, hain zuzen.

Hori gutxi ez, eta bidaia osteko tentsioa, urduritasuna eta nekea gehitu behar zaizkie topaketa horiei. Guzti horrengatik ez da erreza emozioari, “txispari” eta sexurako grinari gogotsu eustea.

Imaginazioari eta esperientzia berriei atea guztiak itxiz, egoera ezeroso hauek, sexuaren xarma arriskuan jartzen dute maíz.

Egia da, kartzela batetik bestera neurriak aldatu egiten direla, baita Frantziar Estatutik Espainiar Estatura ere. Dena den, bisiten maiztasuna, bikotearekin egoteko denbora-tartea eta presozainen presioa antzekoa izan ohi da denetan.

Entzun saio osoa!