Ardo beltza, sexurako sekretua

Colin Farrellek elkarrizketa batean egindako adierazpenekin abiatu zuten asteleheneko “Luzia eta sexua” tartea. Aktore irlandarrak duela gutxi aitortu duenez, alkoholarekin arazo larriak izan zituen, eta errehabilitazioa hasi zuenean, bere buruarengan segurtasun osoa galdu omen zuen. Horregatik, bi urte eta erdi behar izan zituen, berriro emakume batekin oheratzeko. “Ikaragarria” iruditu zitzaion sexu esperientzia hura, ordura arte, mozkortuta soilik izaten baitzituen sexu harremanak.

Horren harian, sexua praktikatzeko alkohola behar izatea arazo gogorra dela komentatu zuten atzokoan, halere, ardo kopatxo batek sexu harremanak aberastu ditzakeela nabarmendu zuten. Batez ere, ardo beltzak sexuan izan dezakeen eraginari buruz mintzatu ziren.

Ardoa neurrian kontsumitzeak, aparatu kardiobaskularrari mesede egin ahal dio. Gainera, odola gorputzeko atal guztietara bideratzen laguntzen du, eta beraz erekzioetan paper garrantzitsua betetzeko gai da. Hori gutxi balitz, emakumeetan estrogeno kopurua gehitu egiten du, eta horrek sexu nahia piztu dezake.

Halere, lehenengo zitarako ardo zuria edo cava gomendatu zituzten. Baina zergatik? Zein dira ardorik egokienak?

Entzun hemen atzoko saioa! Bero-bero bukatu zuten gaua eta!

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago