Ardo beltza, sexurako sekretua

sexuColin Farrellek elkarrizketa batean egindako adierazpenekin abiatu zuten asteleheneko “Luzia eta sexua” tartea. Aktore irlandarrak duela gutxi aitortu duenez, alkoholarekin arazo larriak izan zituen, eta errehabilitazioa hasi zuenean, bere buruarengan segurtasun osoa galdu omen zuen. Horregatik, bi urte eta erdi behar izan zituen, berriro emakume batekin oheratzeko. “Ikaragarria” iruditu zitzaion sexu esperientzia hura, ordura arte, mozkortuta soilik izaten baitzituen sexu harremanak.

Horren harian, sexua praktikatzeko alkohola behar izatea arazo gogorra dela komentatu zuten atzokoan, halere, ardo kopatxo batek sexu harremanak aberastu ditzakeela nabarmendu zuten. Batez ere, ardo beltzak sexuan izan dezakeen eraginari buruz mintzatu ziren.

Ardoa neurrian kontsumitzeak, aparatu kardiobaskularrari mesede egin ahal dio. Gainera, odola gorputzeko atal guztietara bideratzen laguntzen du, eta beraz erekzioetan paper garrantzitsua betetzeko gai da. Hori gutxi balitz, emakumeetan estrogeno kopurua gehitu egiten du, eta horrek sexu nahia piztu dezake.

Halere, lehenengo zitarako ardo zuria edo cava gomendatu zituzten. Baina zergatik? Zein dira ardorik egokienak?

Entzun hemen atzoko saioa! Bero-bero bukatu zuten gaua eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude