Bost gizonetik batek eiakulazio goiztiarra du

Eiakulazio goiztiarra pairatzen duten gizonei bideratuta, kontzientziazio kanpaina bat prestatu dute. “Not just a moment” kanpainaren bidez, bikotekidearekin hitz egitera eta laguntza eskatzera bultzatzen ditu eiakulazio goiztiarra pairatzen duten gizonak. Izan ere, Espainian, bost gizonetik bati eragiten dio, eta gizonen % 43k noiz edo noiz jasan du, baina horien % 15 bakarrik joan dira medikuarenera horretaz hitz egiteko.

Sexu Medikuntzarako Europako Elkarteak (ESSM) antolatutako kanpaina aurkezten parte hartu duten adituen arabera, gaitz honek gizonezkoei bakarrik eragiten dien arren, “eiakulazio goiztiarra ez da bakarrik gizonen arazoa, bikote arazoa baizik”.

Elkarte horretako presidentea den Hartmunt Porst doktorearen arabera, hori pairatzen duten gizonentzat “tragedia bat da”, eta, gainerako sexu-arazoetan ez bezala (zutitzearen disfuntzioa, kasu), eiakulazio goiztiarra pairatzen dutenak gizonezko gazteak izan ohi dira. Kasu batzuetan, gainera, sexu-harremanak izaten hasi baino ez hasten dira hori pairatzen. Horri irtenbiderik eman ezean, egoerak “bikotekideen arteko arazoak” ekar ditzakeela eta” banantzeko eta dibortziatzeko bidea” eman ohi dutela gaineratu du.

Lotsaren lotsaz, eiakulazio goiztiarra sufritzen dutenek ez dute honi buruz hitz egiten eta ez dira medikuarengana joaten. Gainera, batzuetan, arazoa ez da tratamendua duen “benetako” arazo medikotzat jotzen.

Gizonek gaitz hau gainditzeko, emakumeen jarrera funtsezkoa da. Baina emakumeen ilusio eta sentimenduak zapuztuta egon ohi dira eta ase gabeko emakumeak oldarkorrago izaten dira, Alessandra Graziottin doktorearen hitzetan.

Horregatik, jarrera ona hartu eta medikura joatea proposatzen die horrelakorik sufritzen duten bikoteei, “lotsarik gabe, gaitzak irtenbiderik badu eta”. Izan ere, bizi guztirako tratamendua den arren, gaitz honen kontrako medikamentu bat dago.

Jacques Villeneuve 1 Formulako munduko txapeldun ohi kanadarra da hori dutenak tratamenduan jartzera bultzatzen duen kanpaina honen irudia. Horren hitzetan, sexu kontutan, lasterketetan bezala, “kontrola abiadura baino garrantzitsuagoa da askotan”.

Edonola ere, eiakulazio goiztiarra duten gizon gehien-gehienek ezkutatu egiten dute, datuen arabera, bost gizonetik batek pairatzen baitu. Villeneuveren esanetan, “bost lagun baditut eta, dirudienez, inork ez du horrelako arazorik”. Txapeldun ohiak behin eta berriz azaldu du badela arazoa konpontzeko modurik, baina “laguntza eskatu behar da”, gaineratu du.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago