Bost gizonetik batek eiakulazio goiztiarra du

eyaculacion precozEiakulazio goiztiarra pairatzen duten gizonei bideratuta, kontzientziazio kanpaina bat prestatu dute. “Not just a moment” kanpainaren bidez, bikotekidearekin hitz egitera eta laguntza eskatzera bultzatzen ditu eiakulazio goiztiarra pairatzen duten gizonak. Izan ere, Espainian, bost gizonetik bati eragiten dio, eta gizonen % 43k noiz edo noiz jasan du, baina horien % 15 bakarrik joan dira medikuarenera horretaz hitz egiteko.

Sexu Medikuntzarako Europako Elkarteak (ESSM) antolatutako kanpaina aurkezten parte hartu duten adituen arabera, gaitz honek gizonezkoei bakarrik eragiten dien arren, “eiakulazio goiztiarra ez da bakarrik gizonen arazoa, bikote arazoa baizik”.

Elkarte horretako presidentea den Hartmunt Porst doktorearen arabera, hori pairatzen duten gizonentzat “tragedia bat da”, eta, gainerako sexu-arazoetan ez bezala (zutitzearen disfuntzioa, kasu), eiakulazio goiztiarra pairatzen dutenak gizonezko gazteak izan ohi dira. Kasu batzuetan, gainera, sexu-harremanak izaten hasi baino ez hasten dira hori pairatzen. Horri irtenbiderik eman ezean, egoerak “bikotekideen arteko arazoak” ekar ditzakeela eta” banantzeko eta dibortziatzeko bidea” eman ohi dutela gaineratu du.

Lotsaren lotsaz, eiakulazio goiztiarra sufritzen dutenek ez dute honi buruz hitz egiten eta ez dira medikuarengana joaten. Gainera, batzuetan, arazoa ez da tratamendua duen “benetako” arazo medikotzat jotzen.

Gizonek gaitz hau gainditzeko, emakumeen jarrera funtsezkoa da. Baina emakumeen ilusio eta sentimenduak zapuztuta egon ohi dira eta ase gabeko emakumeak oldarkorrago izaten dira, Alessandra Graziottin doktorearen hitzetan.

Horregatik, jarrera ona hartu eta medikura joatea proposatzen die horrelakorik sufritzen duten bikoteei, “lotsarik gabe, gaitzak irtenbiderik badu eta”. Izan ere, bizi guztirako tratamendua den arren, gaitz honen kontrako medikamentu bat dago.

Jacques Villeneuve 1 Formulako munduko txapeldun ohi kanadarra da hori dutenak tratamenduan jartzera bultzatzen duen kanpaina honen irudia. Horren hitzetan, sexu kontutan, lasterketetan bezala, “kontrola abiadura baino garrantzitsuagoa da askotan”.

Edonola ere, eiakulazio goiztiarra duten gizon gehien-gehienek ezkutatu egiten dute, datuen arabera, bost gizonetik batek pairatzen baitu. Villeneuveren esanetan, “bost lagun baditut eta, dirudienez, inork ez du horrelako arazorik”. Txapeldun ohiak behin eta berriz azaldu du badela arazoa konpontzeko modurik, baina “laguntza eskatu behar da”, gaineratu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude