Categories: Gaixotasunak

Mutilek ere orgasmo plantak egiten dituzte

Sarritan mutilek ere orgasmo itxurak egin behar izaten dituzte. Batez ere, anorgasmia pairatzen duten mutilak dira plantak egiten dituztenak. Gainera, gehienetan lotsa eta beldurra direla eta, ez dute sendagilearengana joateko erabakia hartzen.

Anorgasmia duten gizonek ez dute isurketarik izaten sarketa praktikatzerakoan, ezta orgasmorik ere. Gehienetan 40 urtetik gorakoak izaten dira gaixotasun hau duten gizonak eta hainbat faktorek eragin dezakete anorgasmia: prostatako ebakuntzek eta zenbait gaixotasunek (tartean diabetesak), adibidez.

Dena den, arrazoi psikologikoak ere egon daitezke gaixotasun honen atzean. Masturbatzeko ohiturarik ez duten edota gehiegi masturbatzen diren mutilen kasuan sexu desira eta isurtzeko gaitasuna nabarmen gutxitu ahal dira.

Era berean, sexu heziketa oso zorrotza izaten duten pertsonek, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituztenek edota oso estresatuta bizi direnek arazoak izan ahal dituzte orgasmora iristerakoan.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago