Categories: Bitxikeriak

Sexua lehenengo zitan

Duela urte batzuk, emakumeen artean bereziki, gaizki ikusita zegoen lehenengo zitan sexu harremanak edukitzea. Lotsagabe ospea hartzen zuten lehenengo hitzorduan sexua praktikatzen zuten neskek.

Urteen joan etorriarekin kontzeptua aldatu egin da eta mota horretako tabuak atzean geratu dira. Dena den, oraindik badira sexu-harremanak izan arte denbora luze bat itxaron behar dela pentsatzen duten pertsonak.
Hartu beharreko neurriak hartuta, garrantzitsua da sexuaz gozatzea. Kontu horrekin lotuta Gabriel Garcia Marquezek esaldi ezagun bat bota zuen aspaldi: “jotzen ez den txorta bakoitza, galdutako txortaldi bat da”.

Lehenengo zitan beharrezkoa da bi pertsonen artean feelinga egon den ala ez jakitea. Sexu konexioa baldin badago, sexuaz gozatzeko aukera izan dezakete biek, baina, horretarako beharrezkoa da bai neskak zein mutilak sexu-harremanak izateko gogoa edukitzea.

Horregatik, argi izan behar da beti bi pertsonek ez dutela zertan pentsaera berdina izan behar eta bien artean hartu behar direla erabakiak, bakoitzak nahi duena errespetatuz. Hortik aurrera, bakoitzak jakingo du noiz den sexua izateko une aproposa!

Zein da zuen iritzia? Utzi zuen iruzkinak!

Alaitz Artozabal

View Comments

  • "gaizki ikusita zegoen lehenengo zitan sexu harremanak edukitzea. " Nik esaldi horri Holliwoodeko pelikula bateko dialogo baten antza hartzen diot.

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago