Orgasmoaren ondorengo sindromea gizonezkoetan

Gizonezkoek batzuetan sindrome misteriotsu bat bizi behar izaten dute orgasmoaren ondoren. Zientzialari talde batek frogatu duenez, gizonezko batzuk orgasmoaren ondoren gripearen sintomak izaten dituzte: sukarra, ondoez orokorra, azkura begietan eta sudurrean…

Sindrome honek POIS edo orgasmoaren ondorengo sindromea izena du, eta eragileak azaltzen dituzten hainbat azterketa argitaratu dituzte dagoeneko. Batzuek eragile psikologikoa aipatzen dute, baina Utrechteko (Holanda) unibertsitateko irakaslea den Marcen Waldingerrek alergia bat dela dio.

Waldingerrek 2002tik dokumentatutako gaixotasun bat dela dio, baina denbora askoan gaixotasun erabat ezezaguna izan da. Arrazoiak nabarmenak dira: jasaten zuten gizonak nahasiak sentitzen ziren eta ez ziren medikuarengana joaten. Eta medikuarengana joaten zirenak, berriz, ez zuten esaten hau orgasmoaren ondoren gertatzen zitzaiela.

Waldinger izan zen gaixotasuna diagnostikatu zuena. Azterketan alergiazko test bat egiten zuen, disolbatutako semenarekin, eta azterketa horrek egia jakitera eraman du.

Bigarren azterketa batek arazoari konponbidea bilatu nahi zion, eta adituak hipersentsibilizazio terapia bat ezarri zion bi boluntariori.

Tratamentuak sintomaren murriztapenak eman ditu, baina terapia oso mantsoa da, bost urtekoa gutxi gorabehera.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago