Bikotekideari inpotentzia arazoak gainditzen lagundu

Inpotentzia ezintasun bat da, gizonezkoen artean, edozeinek imajina ditzakeen sexu-arazoez gain, parekorik ez duen ezinegon psikologikoa eragiten duena. Gizonezko inpotente batek maskulinitatea galdu duela sentitzen du, eta, sexuaz edo sexu-ahalmenaz txantxak egiten direnean, oldarkor jartzen da.

Arazo fisiko zein psikologikoek eragin, inpotentzia senda daiteke, noski, eta sendatzeko prozesuan bikotekideak zeregin garrantzitsua du.  Inpotentziaren kausa organikoa bada, beharrezko azterketak egitera lagundu beharko diozu, eta garrantzitsua da espezialistaren kontsultetara ere laguntzea, uzten badizu;  horrela, zuk ere jasoko duzu horrek eragiten dituen pairamen eta ezaugarrien berri.

Sendagaiak agintzen badizkiote, zeuk gogoratu beharko diozu hartu egin behar dituela eta zeuk saihestu beharko duzu tratamendua behar baino lehen uztea; izan ere, aste batzuk pasatuta berehalako ondoriorik nabaritu ezean, asko dira sendabidea bertan behera uzten dutenak.

Bidean laguntzeaz gain, zeu zara horren babes nagusia, horren sentimenduen sostengua. Jakinarazi iezaiozu sexurik gabe bizi zaitezkeela eta biok elkarrekin horri aurre egin eta gaindituko duzuela; aldi baterako arazoa dela azaldu behar diozu eta, beste ezer baino lehen, zurekin ez konplitzeagatik kezkatzeari utzi behar diola azpimarratu.

Indartu ezazu bikotekidearen konfiantza, maitatu eta ulertu, biok elkarrekin une txarrak igaro eta sexu-bizitza betea berreskuratuko baituzue.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago