Categories: Eguneko informazioa

Marihuana erretzen duten mutilak nekezago iristen dira orgasmora

Australian egindako ikerketa batek erakusten duenez, marihuana erretzera ohituta dauden mutilek zailtasun handiagoak dituzte orgasmora iristeko. Gainera, isurketa goiztiarra pairatzeko aukera gehiago ere badituzte.

Mutil gazte askok cannabisa kontsumitzen dute orgasmoa atzeratzeko helburuz, honek izan ditzaken eragin negatiboez ohartu gabe. Dena den, egia da baita ere, marihuana kontsumitzaileek sexu-bikote gehiago dituztela eta sexu harremanetan sentsazio biziagoak izaten dituztela.

Aipatutako ikerketak beste ondorio garbi bat ere ateratzen du: marihuana erretzaileak gazteago hasten direla sexua praktikatzen, promiskuitate handiagoa dutela, antisorgailu gutxiago erabiltzen dituztela eta sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko arrisku gehiago dutela.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago