Sexua hondartzan. Zeintzuk dira jarrera egokienak?

Bikote askok gustuko dute hondartzan sexu harremanak izatea. Beroak, arropa gutxirekin ibiltzeak eta itsasoko haize leunak sexu grina pizten dute. Baina zein jarrera dira dibertigarrienak eta zein kitzikagarrienak hondarrean edota itsasoan sexua praktikatzeko?

Olagarroa

Mutila harean etzan eta neska gainean kokatu behar da, eskuak bikotearen buru gainetik botata eta mutilaren eskuak eutsita. Bitartean hankarekin mutilaren izterra inguratu behar du neskak, horrek sarketa erraztuko baitu.

Swingaren erregea

Mutila hamaka batean eseri behar da. Neskak, gainean jarrita, hankak eta lepoa inguratu behar dizkio. Ondoren bien artean hamaka kulunkatu behar dute, sarketari erritmoa jartzeko.

Aholkuak:

1- Harea oso erosoa da baina, aldi berean, sexu-organoak narriatu ditzake. Hori dela eta, komeni da azpian toalla bat jartzea.

2-Kondoiak: Uretan zein hondarrean sexu harremanak izatean kontu izan behar dugu kondoiekin. Hareak preserbatiboa apur dezake eta uretan erraz galdu daiteke.

3-Lubrifikatzailea: Uretan sexua praktikatzean komenigarria da lubrifikatzailea erabiltzea. Normalean urak bagina sikatzen du eta, beraz, sarketa ezerosoagoa edota mingarriagoa izan daiteke.

4-Intimitatea: Garrantzitsua da ezkutuan dagoen toki bat bilatzea.

5-Jarrera egokienak: Komeni da mutila azpian egotea.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago