Nolakoak dira sexua praktikatzerakoan Sagittarius zeinua duten pertsonak?

Eingo al deu sexu bloga nobedade batekin dator. Datozen egunotan sexua praktikatzeko orduan zodiakoko zeinu bakoitza nolakoa den argituko dizuegu.

Gaurkoan Sagittarius aztertuko dugu. Nolakoak dira Sagittarius zeinua duten pertsonak?

Sexurako bikote bat hautatzeko orduan aukeraz beteta dauden pertsonak dira. Hau da, neskek zein mutilek gaitasun izugarria dute jendea erakartzeko. Gainera, suarekin lotuta dagoen zeinu bat denez, Sagittariusak oso pertsona sentsualak eta sexualak dira.

Mutilek harro itxura izaten dute askotan eta sexua kirol bat bezala ikusten dute. Ez dira konpromisoen aldekoak, bizikidetzari beldurra diote eta ezin dituzte jasan uneoro zelatatzen dabiltzan neskak.

Sagittariusek (neskek eta mutilek) ez dituzte harreman errazak atsegin, seduzitzen saiatzen dira, erakargarriak izaten… Eta maitemintzea lortzen dutenean, den-dena ematen dute bikotea zaintzeagatik. Adeitsuak izan ohi dira eta sexuari garrantzia handia ematen diote.

Neskak ere oso sentsualak dira, baita espontaneoak ere. Gezurra gorrotatzen dute eta oso sutsuak dira. Dena den, ohera eramateko orduan ez dira errez konbentzitzen diren horietakoak eta askatasuna gogoko duten arren, gustuko dute uneoro beraien gainean egotea.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Aspaldiko sexublogariok!

    Ba ni piscis naiz, baño nere mutila Sagitario da, eta oso identifikatuta sentitzen omen da testuan esaten dezuenakin... ta egie esan, nik e ikusten dizkiot hor aipatzen dien ezaugarrik...

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago