Categories: Albisteakjaiak

Kasinoko pintxoak irabazi du Bermeoko XIV. pintxo-lehiaketa

Badakigu nork irabazi duen Bermeoko XIV. Pintxo-Lehiketa. Joan den zapatuan, maiatzaren 14an,  sukaldaritza munduko adituekin osatutako epaimahaiak  irabazleak aukeratu zituen. Horrela, Bermeoko Kasinoak egindako pintxoak irabazi du aurten pintxo-lehiaketa, Akelarre tabernak bigarren saria lortu du eta hirugarrena Kafe Loidxerentzat izan da.

Blog honetan kontatuko dizkizuegu xehetasunak. Aurten, pintxo-lehiaketan Bermeoko 22 tabernek parte hartu dute eta arrainarekin egindako kalitate handiko pintxoak eskaini dituzte. Horiek dastatzeko aurten ere pintxo lehiaketaren ibilbidea egin da.

Sari-banaketa Bermeoko Arrain Azokan izango da, larunbat honetan. eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan. Publikoak aukeratutako pintxo irabazlea ere jakinaraziko da eta iritzia eman duten bezeroen arteko zozketaren emaitzaren berri ere emango da. Egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako LOG gunean.

Animatu, plan bikaina dugu larunbatean eta!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago