Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia zabaldu du Bermeoko Udalak. Esleipena prozedura irekiaren bidez egingo da.

Udalak jakitera eman duenez, bigarren fase horretan eraikinaren egituraren birgaitzea egin eta estalkia itxiko dute. Horrela, eraikina itxita eta babestuta geldituko da.

Kontratuaren xedea udaletxea berriztatzeko obren 2. fasea da, eta obra horiek 2018ko udan bukatzea aurreikusten da. Kontratuaren prezioa 494.754 eurokoa izango da, BEZ barne.

Finantziazioa

Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, esan duenez, bigarren fase horretako lanen %30 inguru Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailak emandako 150.000 eurorekin finantzatuko da.

Bigarren fasearen gainerakoa Bermeoko Udalak finantzatuko luke; hala ere, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin Bermeoko Udala harremanetan dago finantziazio gehiago lortzeko.

“Kontuan hartu behar da Udaletxea berreraikitzeko lanen kostu osoa 1,2 milioi euro ingurukoa dela, eta erakundeen laguntza beharrezkoa dela”, adierazi du.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago

Bermeoko Arrain Azoka 2017: Kartel lehiaketa

Arrain Azoka Elkarteak “XXIII. Arrain Azoka 2017” iragarten dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Aurkeztutako…

7 years ago