Kasinoko pintxoak irabazi du Bermeoko XIV. pintxo-lehiaketa

Badakigu nork irabazi duen Bermeoko XIV. Pintxo-Lehiketa. Joan den zapatuan, maiatzaren 14an, sukaldaritza munduko adituekin osatutako epaimahaiak irabazleak aukeratu zituen. Horrela, Bermeoko Kasinoak egindako pintxoak irabazi du aurten pintxo-lehiaketa, Akelarre tabernak bigarren saria lortu du eta hirugarrena Kafe Loidxerentzat izan da.
Blog honetan kontatuko dizkizuegu xehetasunak. Aurten, pintxo-lehiaketan Bermeoko 22 tabernek parte hartu dute eta arrainarekin egindako kalitate handiko pintxoak eskaini dituzte. Horiek dastatzeko aurten ere pintxo lehiaketaren ibilbidea egin da.
Sari-banaketa Bermeoko Arrain Azokan izango da, larunbat honetan. eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan. Publikoak aukeratutako pintxo irabazlea ere jakinaraziko da eta iritzia eman duten bezeroen arteko zozketaren emaitzaren berri ere emango da. Egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako LOG gunean.
Animatu, plan bikaina dugu larunbatean eta!