Categories: Albisteakherria

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion ardura dela zabaltzea da aurten duen helburu garrantzitsu bat, Udalak ohar baten bidez azaldu duenez.

Xede hori lortzeko, besteak beste, EHUko Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalaren Ikerketa Zentroak (Plentziako Itsas Estazioa PIE), AZTIk eta Ternua eta Opeguik martxan dituzten hainbat proiektu aurkeztuko dituzte LOG gunean, tradizioa eta berrikuntzak uztartzen dituen Lehena-Oraina-Geroa gunean, hain zuzen ere.

Gainera, aurten, lehenengo aldiz, Bermeoko Kofradi Zaharra irekiko da eta, bertan, atun errea eta marmitakoa dastatzeko aukera egongo da, gainera, helburu solidarioekin; izan ere, jasotako dirua osasun arazoak dauzkaten umeen familiak laguntzeko izango da.

Horrez gain, asko izango dira Arrain Azokak itsas munduarekin gozatzeko eskainiko dituen aukerak: Jurgi Arejita Sushi man-aren erakusketa, ume eta gaztetxoentzat egitarau zabala (sukaldaritza tailerrak, jokoak, erakusketak…), Nautika eskolako nabigazio simulagailura bisitak…

Egitasmoen protagonismoa

Aztik gure kostaldean isurtzen ditugun mikro-plastikoak Ozeano Artikoraino iristen direla ohartarazten duen ikerketaren berri emango du.  Ikerketa horren emaitzek nabarmentzen dute plastiko-hondakinak kudeatzeko tresnen premia, eta horren berri emango du Aztik barikuan (17:00-21:00) eta larunbata goizean LOG gunean.

Ildo berean, eta LOG gunean ere bai, EHUko Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalaren Ikerketa Zentroak, hau da, Plentziako Itsas Estazioak (PIE), egiten ari den proiektuak aurkeztuko ditu, horietariko bat lazunen ingurukoa. Horrez gain, unitate ibiltari bat izango dute bertaratzen direnei arrainaren zatiak ezagutarazteko. LOG gunean egongo dira barikuan (11:00-15:00) eta igande goizean.

Horrez gain, Ternuak eta Opeguik (Gipuzkoak baxurako arrantza ekoizleen elkartea) garatutako ‘Redcycle’ proiektua aurkeztuko dute. Proiektu horren bidez, Bermeo, Getaria eta Hondarribiko kofradiek hartzen dituzten erabilerarik ezako arrantza sareak harian bihurtzen dituzte, jantzi tekniko jasangarriak egiteko. Helburua birziklapenaren garrantzia eta planeta zaindu behar dugula azpimarratzea da.  LOG gunean egongo dira zapatuan (17:00-21:00).

Gune berdinean, Echebastarrek antolatuta, Jurgi Arejita sushiman-ak sashimi kalitatezko atuna aurkeztuko du (igande goizean) eta zapatuan bertsolariak eta pintxo lehiaketaren pintxo erakusketa izango  dira. LOG gunean Mondragon Unibertsitateko kideak egongo dira bertaratzen diren guztiei Arrain Azokak eskaintzen dituen aukera guztien berri ematen.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago

Bermeoko Arrain Azoka 2017: Kartel lehiaketa

Arrain Azoka Elkarteak “XXIII. Arrain Azoka 2017” iragarten dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Aurkeztutako…

7 years ago