Categories: AlbisteakUdala

Geuk eus kanpaina, Bermeoko Arrain Azokan

Bermeoko Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ‘Geuk eus’ euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina jarri du martxan, eta gaur aurkeztu dute, Kalinpan maskotaren konpainian. Blog honetan kontatuko dizkizuegu xehetasunak.

Euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egin ostean, gaitasun handia egon arren, erabilera ez omen da espero daitekeena herrian. Hori dela eta, ‘Geuk eus’ kanpaina abiarazi dute. Honako helburu hauek bultzatu nahi dituzte: herritarren artean euskararen prestigioa hobetzea, euskaldun izatearen abantailak gizarteratzea, herritarrek galeraren kontzientzia hartzea, jokaera kontzienteak piztea eta, herritar guztiak sentsibilizatzea.

Euskara Aholku Batzordean kanpaina garatzeko hainbat ideia eta proposamen egin dira eta nork bere arloan lantzeko prest dago.Hala, kanpainarako kanta bat sortzeko proiektua lantzen hasi dira Bermeoko hainbat musika talde. Lore Barrena bertsolari bermeotarrak jarriko dio hitza abestiari.

Horrez gain, bost bermeotar ezagunen laguntza paregabea izan da kanpainaren prestakuntzan: Arantza Ruiloba kirol-monitorea, besteak beste.

‘Geuk eus’ Arrain Azokan

Proiektua presente egongo da Bermeoko Arrain Azokan ere, maiatzaren 20an, 21ean, eta 22an bere karpa propioa izango baitu, bideo-photocall karpa, hain zuzen ere. Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte bai barruan grabatuko diren bideoetan edo/eta bai kanpoan aterako dituzten argazkietan. Helburua 100 bideo egitea eta 300 argazki ateratzea izango da.

‘Geuk eus’ kanpaina hasi besterik ez da egin, epe luzerako martxan jartzen den ekimena baita.

 

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago