Bermeoko eskolarteko XII. Olinpiada zapatuan, Araneko kiroldegian

Plan ederra astebururako! Bermeoko Eskolarteko XII. Olinpiada egingo da ekainaren 4an, zapatuan, Araneko kiroldegian, 10:00etatik 12:00etara ‘Kirolari Ateak Zabalik’ jardunaldiaren barne. Bermeoko Eskolarteko XII. Olinpiada Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Gazte zahar Atletismo Taldeak antolatutako kirol-ekintza da eta lehen hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago, hau da, sei eta hamabi urte artekoei.

Xehetasunak nahi izanez gero, blog honetan kontatuko dizkizuegu. Besteak beste, atletismoko proba egin ahal izango dira, hala nola, pisu-jaurtiketa, disko-jaurtiketa, altuera-jauziak eta luzera-jauziak. Horiez gain, lasterketa ere egingo da. Ekimen honetan lagundu nahi duten pertsona guztiek aukera izango dute: izan ere, gune bat jarriko da eta bertan boluntario izan nahi dutenek izena eman dezakete.

Bermeoko Eskolarteko XII. Olinpiada ‘Kirolari Ateak Zabalik’ jardunaldiaren barne antolatzen da. Hala, herriko hainbat lekutan zenbait kirol-jarduera egin ahal izango dira, eta herritar guztiek kirolarekin gozatzeko aukera izango dute. Horrela, Eskolarteko XII. Olinpiadaz gain, ekainaren 4an, arte martzialen gunea egongo da Lamerako kioskoan 11:30etik 13:00etara eta 12:00etatik 14:00etara dantzen gunea egongo da Lameran.

Primeran pasa eta gozatu kirolaz!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago