Categories: Albisteakjaiak

Bermeoko Arrain azokako XIV. Pintxo lehiaketa martxan da

Abian da Bermeoko Arrain Azokaren XIV. Pintxo lehiaketa Bermeon!  Joan den asteburutik aurrera lehiaketan parte hartzen duten pintxoak dasta daitezke. Bermeoko 22 taberna ari dira parte hartzen ekimen gastronomiko honetan. Maiatzaren 15era arte dauden asteburuetan dastatu ahal izango dira, eguerdiko 12:00etatik 14:30era, 1,50 euroren truke.

Publikoaren zozketaren emaitzaren berri, pintxo irabazlearekin batera emango da maiatzaren 21ean, zapatuan, eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan, eta egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako gunean. Saria Bermeoko kontserberek emandako itsasoko produktuen otzara bat izango da.

Pintxo ibilbidea honako tabernek osatzen dute: Ados Gastrogunea, Ados Gastroteka, Akelarre, Kafe Antzokia, Doniene, Gastropeska, Irish Pub, Irrintzi, Izaro, Izokin taberna, Kafe Loidxie, Kaixio taberna, Kasinoa, Sarabanda, Talako barria, Talako kantina, Toki Alai, Txalaparta, Zubigane, Etxepe, Naia eta Gure Toki ‘Tomas’. Horietan guztietan arrainarekin egindako pintxo gozoak dastatu ahal izango dira. Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak.

ON EGIN!!!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago