Categories: kultura

Juan Antonio Apraizek jasoko du bihar Hegaluze Saria

Badator Bermeoko arrain azoka! Prest al zaudete? Duela egun gutxi Bermeoko 2014ko arrain azokaren egitaraua partekatu genuen zuekin guztiokin. Oraingoan bihar Bermeon emango den Hegaluze Saria izango dugu hizpide, izan ere, aurtengoan, Juan Antonio Apreizek “Koiotek” jasoko du Bermeoko XX. Arrain Azokaren XVIII. Hegaluze Saria. Hitzordua Nestor Bastarretxea aretoan da, bihar, barikua, 12:30ean.

Epaimahaiak adierazi duenez, sari honekin, Apraizek Bermeoko itsasoaren ondarea aztertzen eta zaintzen urteetan zehar egiten ari den lan boluntarioa saritu nahi da.

“Izan be, Juan Antonio Apraiz ‘Koiote’ bizi osoan egon da Bermeoko itsas ondarea aztertzen eta zaintzen eta, horrela, Euskadi eta Estatu mailan oso ezaguna da eta bere iritzia gai hauetan aintzat hartzen da”, azaldu du.

Epaimahaiak gaineratu du “Nazioarteko topaketetan beti bere presentzia gustukoa da eta bere ekarpenak kontuan hartzen dira eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Eusko Ikaskuntzarekin ere hainbat ikerketa egin ditu, beti ikuspuntu eta dokumentazio bikaina aurkeztuz”. “Bere agerraldi eta hitzaldi guztietan Bermeokoa dela adierazten du”, esan du epaimahaiak.

“Horrela, Juan Antonio Apraizek Bermeoko izena zabaltzen du eta, era berean, Bermeoko itsasoko historia behar den moduan gordetzen saiatzen da eta ahal duen neurrian ezagupen guzti horiek zabaltzen ditu”. Arrain Azoka, itsasoarekin lotura duten aukera ezberdinak zabaltzeko ekimena izanda, Koioteren lana Hegaluze sariarekin aitortzea oso aproposa da epaimahairen ustez.

Hegaluze sariarekin ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritu nahi da, Bermeoren izena zabaldu eta goratu duenari edo herriaren alde lan egin duenari.

ZORIONAK Juan Antonio!!!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago