Categories: Umeak

Gaztetxoentzako udalekuak Bermeon, abuztuan. Eman izena!

Uda ate joka dugu, šŸ™‚ eta, etxeko txikienek oporrak hartuko diztuzte laster. Zenbait gurasok, ordea, ez diztuzte jai egunak izaten. Bada, horren aurrean, Bermeoko blog honetan proposamen bat egin nahi dizuegu, izan ere, 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat udalekuak antolatu dira abuztuaren 4tik 14ra bitarte. Adi!! Izena emateko epea maiatzaren 30era arte dago eta irekita!

Zein izango da udalekuen ordutegia?

Udalekuen ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da eta, beraz, umeak etxera joango dira bazkaltzera. Abuztuaren 13an, ordea, egun osoko irteera egingo dute txikiek Getxoko Akuariora eta, hortaz, 18:00ak arte egongo dira umeak udalekuetan.

Nori zuzenduriko udalekuak izango dira?

Udalekuak bederatzi eguneko txanda bakarrean izango dira, abuztuaren 4tik 14ra (asteburua izan ezik). 2002-2009 urteen artean jaiotako umeei egongo da zuzendua, alegia, 5 eta 12 urte bitarteko haurrei. Gehienez 40 umek parte har dezakete, berazā€¦ Azkar ibili!!!

Zer egin behar da udalekuetan izena emateko?

Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik izena emateko epea, GIZen, (Gizarte eta Kultura Etxean). Bermeon erroldatutako umeek lehentasuna izango dute. Prezioaren dagokionez, jakin errenta aitorpenaren araberako deskontuak egongo direla eta, urtero bezala, oinarrizko errentaren jasotzaileek, familia ugariek eta neba-arrebek ere onurak izango dituztela.
Informazio gehiago behar izatera, deitu 946179158 telefono zenbakira edo idatzi giz@bermeo.org helbide elektronikora.

ANIMATU!!!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak ā€œANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017ā€ iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ā€˜Izena duenak izana duā€™ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago