Categories: jaiak

Bermeoko Arrain Azokaren egitaraua eta xehetasun guztiak

Maiatzaren 16, 17 eta 18an egingo da Bermeoko Arrain Azokaren edizio berri bat. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, azokak 20 urte beteko baititu. Hori dela eta, nobedade ugari izango ditugu jaiak irauten duen bitartean, besteak beste, sukaldaritza zuzenean, zentzumen tailerrak eta arrain-dastatzea. Bermeoko blog honetan zuek guztiaren berri izatea nahi dugunez, hemen partekatzen dugu 2014ko Bermeoko Arrain Azokaren egitaraua. ONDO PASA!

2014ko Bermeoko Arrain Azokaren kartela. Iturria: Bermeoko Udala

MAIATZAK 16, OSTIRALA

12:30 Hegaluze Saria Nestor Basterretxea aretoan eta Sukaldaritza tailerraren
aurkezpena.

13:00 Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran.

18:30 Roberto Ugalderen liburuaren aurkezpena Nestor Basterretxea Aretoan ‘Atuneros Congeladores. Un sector de referencia mundial. Dinámica histórico económica’.

19:30 Mahaingurua Nestor Basterretxea Aretoan: Itsas ondarea berreskuratzea, guztion ardura?

20:00 Alkartasuna Dantza Taldea Lameratik eta ondoren 21:00ak aldera ‘Larrain Dantza Herrikoia’ Portuzarrean.

MAIATZAK 17, LARUNBATA

11:00 Arrain Azoka I. Ikurriña batelen estropada

11:30 Argazki Rallyaren hasiera Gune Didaktikoan Begi Handik antolatuta

12:00 Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portuzarretik Bermeotarrak Fanfarrearekin. Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta

12:00 Kankinkabara Txistu taldea Lameratik eta Portuzarretik

Latie emongotsut. Bermeoko kontserben kata didaktikoa. Ezagutu
hegalabur eta hegaluzearen arteko desberdintasunak. Lata bat
opari.

Halandalata. Bermeoko kontserben inguruko asmakizun apustua
kalerik kale. Galdera: egunean bertan argituko da. Sari banaketa:
Lamerako kioskoan 20:30etan.

Dinamizatzailea: www.dalata.net

12:30 Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak, txistulariak, haize taldea eta koru txikia Lameran eta Portuzarrean.

13:00 Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan (pintxoak ikusgai Gune Didaktikoan).

13:30 Arrain Azoka I. Ikurriña batelen estropadaren sari banaketa Lamerako Kioskoan.

20:30 Argazki Rallyaren sari banaketa.
.
22:00 Habanerak frontoian Radio Nervionek antolatuta.

MAIATZAK 18, IGANDEA

11:00etatik aurrera Umeen Marrazki lehiaketa BBK-k antolatuta eta Peña
Barrueta Elkartearen laguntzarekin. Izen ematea Gune didaktikoan.

12:30 Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portuzarrean

14:30 Marrazki lehiaketaren sari banaketa Gune Didaktikoan.

EGUNEKO JARDUERAK

– Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean. 11:30 – 13:00 – 18:00 – 19:00 (igande arratsaldean ez da egongo salmenta itxurarik)

– Irtenaldia Elantxobera itsasontziz Hegaluzen larunbatean eta igandean 12:00etan; eta larunbat arratsaldean 18:00etan Gaztelugatxera. 12 € nagusiak 7€ umeak.

– Iñigo Onaindia AZTIko ikerlari-argazkilariaren argazki erakusketa: ‘Atunaren artisau arrantza: jasangarritasunaren bermea’ Nestor Basterretxea Aretoan 11:00etatik 14:00ak arte, eta 17:00etatik 21:00ak arte

– Mater itsasontzira bisitak, Kofradi Zaharraren aurrean atrakatuta egongo da 11:00etatik
14:00ak arte, eta 17:00etatik 20:00ak arte

GUNE DIDAKTIKOA

– 12:00 – 14:00 Sukaldaritza zuzenean Bermeoko Lanbide Hastapenak antolatuta. Arraina sukaldean zelan  erabili era egokian: ostiralean egunerokoan familian, larunbatean lagunen artean sukaldatzeko eta igandean umeentzako.

– 12:00 – 14:00  Mercabilbaoko tailer sentsorialak umeei zuzenduta arrainen ezaugarriak erakusteko. Antolatzailea, Eleizalde Ikastola (ostiralean eta larunbatean).

– 12:00 – 14:00 Marmitakoa arrantzaleen erara prestatuta eta dastatzeko. Eleizalde Ikastolak antolatuta (igandean).

– 11:30 Bokartaren tratamendua eta ezaugarriak ezagutzeko erakusketa, larunbatean eta igandean gune didaktikoan.

– 17:00 – 21:00 Umeei eta gaztetxoei zuzendutako tailerrak itsasoari lotutako gaiak landuta.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago