Categories: kultura

Denok mozorrotuta Bermeoko liburu eta disko azokara!

Ziur gaude zuen mozorroak prest dituzuela, ezta? 2014ko iñauteriak Bermeon ate joka datoz. Baina adi, ez da egunotan herrian izango dugun ekitaldi bakarra, izan ere, bihar emango zaio hasiera 2014ko Bermeoko liburu azokari eta martxoaren 9ra arte luzatuko da.  Bai, euskal eta erdal nobedadeak, eta euskal diskogintza guztiak ehuneko 10eko beherapenak izango dituzte! Ez duzu galduko, ezta? 🙂

2014ko Bermeoko Liburu eta Disko Azoka. Egilea: Bermeoko Udala

Aurtengo Bermeoko Liburu eta Disko Azoka Aratusteekin batera egingo da, eta, beraz, martxoaren 4an, martitzenean, itxita egingo da. Hori bai, gainerako egunetan publiko guztiari zuzenduriko liburu eta diskoak izango dira salgai Bermeon. Honekin batera, gainera, “Idatzietatik kantuetara” erakusketa ere izango da. Gure kantagintzan izan ziren abesti esanguratsuenen jatorria ezagutu ahal izango dugu.

Adi! Martxoaren 1ean eta 2an Jon Arretxe, Inma Roiz eta Txani Rodriguez idazleak euren lanak sinatuko dituzte Bermeoko Liburu Azokan eta, martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, berriz, Toti Martinez de Lezeak hitzaldia eskainiko du.

Zer topatuko du azokara hurbiltzen denak?

Haur eta gazteei zuzenduriko liburuak, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintza dira, besteak beste, Bermeoko Liburu eta Disko azokara bertaratzen denak topatuko duena.

Animatu eta etorri Bermeoko 2014ko Liburu eta Disko Azokara! 🙂  Ondo pasatzeaz gain, denon artean irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta!!! GORA BERMEO!! Ondo pasa jaietan!! .-)

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago