Categories: 1

Talako Txiringito Tximinoi, irabazlea mozorro lehiaketan!

Zer moduz izaten ari dira Bermeoko Aratusteak 2014? Giroa nabaria da egun hauetan gure herrian, izan ere, Bermeoko Aratusteen programazioak denetariko ekintzak ditu guretzako: dantzaldiak, mozorro jaia, kalejirak eta sorpresa ugari. Eta nola ez, Tabernen eta Denden XIII. Mozorro txapelketa. Martitzenean, goizean, izan zen eta dagoeneko badugu irabazlearen izena: Talako Txiringito Tximinoi izan da, pirata itsasontzi bihurtuta. Zorionak egindako lan izugarriagatik!!! Begira zein ondo atera ziren kalera:

Talako Txiringito Tximinoiko kideek saria jaso zuten. Argazkia: Bermeoko Udala

Bigarren eta hirugarren sari bat egon ziren Bermeoko mozorro txapelketan, pirufilandia bihurtutako Naia taberna eta sorgin etxea izan den Gai-Sai taberna, hurrenez hurren.

Zeintzuk izan dira banatutako sariak? Talako Txiringito Tximoniek lagun birentzako egonaldi berezia  jaso dute, Naia tabernak  lagun birentzako spa tratamendua eta Itsuki irratian 50 iragarkiko publizitate paketea eta Gai-Sai tabernak delicatessen pack saria.

Aurten hamar taberna aurkeztu dira txapelketara eta epaimahaiak honakoak izan ditu kontutan: tabernen apainketen eta mozorroen kreatibitatea, apainketaren orijinaltasuna, erabili diren materialen kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea eta mozorro eta apainketa bat etortzea, besteak beste.

Jaia jarrai dezala!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago