Categories: gazteakUdala

‘Bermesex’, sexuaz hobeto gozatzeko eta informatzeko zerbitzu berria

Nola bizi duzue sexua eta sexualitatea? Modu erosoan ala arazoak dituzue? Erantzun hauei eta bermeotarrak dituzuen guztiak erantzuteko Bermeoko Udalak ‘Bermesex’, Sexologia Orientazio zerbitzua, eskainiko du otsailetik aurrera.

Juan Karlos Agirre Bermeoko Gazteria Saileko zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez, ‘Bermesex’ zerbitzuaren bidez, “udalerriko gazteei modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen laguntzen  diegu, horrela, bestearekin harremanak izateko modu onuragarriena bilatzeko”. Gaineratu duenez, “xede hau lantzeko gazte, familiarteko eta profesionalekin lan egiten dugu”.

Bermesex zerbitzuaren aurkezpena. Argazkia: Bermeoko Udala

Ildo honetan, orientazioa bideratzeko hiru eredu izango dituzte kontuan: programa eredua, kontsulta eredua eta teknologia eredua, hain zuzen ere.

Kontsulta eredua: Ostiralero,  16:00etatik 17:30era,  Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean gazte, senitarteko eta profesionalentzako arreta zuzena eskainiko da. Horrez gain, profesionalekin koordinatzeko aukera ezberdinak adosteko aukera egongo da.

“Orientazio eredu honen bidez, profesional ezberdinekin eta familia-kideekin elkarlanean, haur, gazte, familia eta hezkuntza baliabideen arazoei irtenbideak aurkitzeko bideak hausnartuko dira, egoera bakoitzean esku hartzeko modu, eragile eta ekintza egokienak aztertuz”, esan du Agirrek.

Programa eredua: Proposamenak eraikitzeko bidea da, besteak beste, sexu hezkuntza programak, guraso eskolak, profesionalentzako ikastaroak, hitzaldiak eta informazio kanpainak. “Batzuetan esku hartzea zuzenean egin daiteke, ‘Bermesex’ zerbitzuko profesionalek gidatuta, eta beste batzuetan beste eragile batzuei proposamenak lantzen eta gidatzen lagundu daiteke”, azaldu du Gazteria zinegotziak.

Teknología eredua: Programa eta kontsulta ereduak osatzen ditu. Teknologia berriek aholkularitza ekintzak burutzeko aukerak zabaldu izan dituzte, besteak beste, korreo elektronikoa, txat eta bideokonferentziak. ‘Bermesex’ zerbitzuak orientazioa on line eta telefonoz egiteko aukerak zabaltzen ditu: bermesex@bermeo.org, orientazio zerbitzua (Skype bidez) eta 668 89 13 34 telefonoa.

Orain zuen txanda da. Parte hartu!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago