Denok mozorrotuta Bermeoko liburu eta disko azokara!
Ziur gaude zuen mozorroak prest dituzuela, ezta? 2014ko iñauteriak Bermeon ate joka datoz. Baina adi, ez da egunotan herrian izango dugun ekitaldi bakarra, izan ere, bihar emango zaio hasiera 2014ko Bermeoko liburu azokari eta martxoaren 9ra arte luzatuko da. Bai, euskal eta erdal nobedadeak, eta euskal diskogintza guztiak ehuneko 10eko beherapenak izango dituzte! Ez duzu galduko, ezta? 🙂
Aurtengo Bermeoko Liburu eta Disko Azoka Aratusteekin batera egingo da, eta, beraz, martxoaren 4an, martitzenean, itxita egingo da. Hori bai, gainerako egunetan publiko guztiari zuzenduriko liburu eta diskoak izango dira salgai Bermeon. Honekin batera, gainera, “Idatzietatik kantuetara” erakusketa ere izango da. Gure kantagintzan izan ziren abesti esanguratsuenen jatorria ezagutu ahal izango dugu.
Adi! Martxoaren 1ean eta 2an Jon Arretxe, Inma Roiz eta Txani Rodriguez idazleak euren lanak sinatuko dituzte Bermeoko Liburu Azokan eta, martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, berriz, Toti Martinez de Lezeak hitzaldia eskainiko du.
Zer topatuko du azokara hurbiltzen denak?
Haur eta gazteei zuzenduriko liburuak, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintza dira, besteak beste, Bermeoko Liburu eta Disko azokara bertaratzen denak topatuko duena.
Animatu eta etorri Bermeoko 2014ko Liburu eta Disko Azokara! 🙂 Ondo pasatzeaz gain, denon artean irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta!!! GORA BERMEO!! Ondo pasa jaietan!! .-)