Izotz Aro Txikia

Neguko paisaia patinatzaileekin. Hendrick Avercamp. Irudia: Wikimedia Commons

Ez dago argi noiz hasi zen, baina bai noiz bukatu. XIX. mendean tenperaturak bere horretara bueltatu ziren. Batez ere Europako iparraldeak tenperaturarik hotzenak nozitu zituen, baina hotzak planeta osoa menderatu zuen.

Europan zenbait glaziar asko handitu ziren, eta hainbat eta hainbat herri irentsi zituzten ere. Bai Tamesis ibaia zein Herbeeretako ubideak izoztu ziren, artelan askok hala erakusten baitute.

Azken teoriaren arabera, tropikoko lau sumendik ezohiko erupzioak izan zituzten 1275 eta 1300 urteren artean. Horrek kate-erreakzioa sorrarazi zuen, itsasoko izotz eta korronteetan aldaketa nabariak bultzatuz.

Ez da teoria bakarra, baina bai azkena. Beste zenbait zientzialarien ustetan, lurrak eguzkitik jasotzen duen erradiazio mailetan izandako beherapenetan egon zen izotz aro honen abiapuntua. Arrazoia zeinek duen ez dago garbi, baina iraganeko klima aldaketetatik orain martxan dagoen berotze prozesuan ikasgai asko baliogarri izan daitezkeela argi dago.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online