Krajina, oroimen latzak

Minatutako landak Krajinan. Irudia: Juanma Gallego

Minatutako landak Krajinan. Irudia: Juanma Gallego

Gerra guztiak latzak dira, baina gerra zibilak bereziki krudelak dira. Jugoslavia ohian izandako guda telebistaren bidez jarraitu ahal izan zen mundu osoan. Europan bertan beste garai batekoak ziruditen irudiak ikusi ziren pantailetan.

Oraindik ere badira liskar horren testigu isilak. Minen presentzia da horren adibideetako bat. Krajinarako bideak minez bete zituzten aurrez aurre borrokan aritu ziren bi armadek. Gerra bukatu eta gero gehienak desaktibatu arren, baten bat lehertzeko arriskua oraindik ere bada.

Kroaziarrek Jugoslaviarekiko independentzia aldarrikatu zutenean, Kroaziaren baitan zegoen Krajinako lurraldean bizi ziren serbiarrek gauza bera egin zuten. Kroazia independientea izanez gero, haiek ere errepublika propioa nahi zuten. Kroaziak Mendebaldearen laguntza jaso zuen eta azkenean, Serbiaren laguntza galduta, Krajinako serbiarrek guda galdu eta lurralde hori Kroaziaren baitan mantendu zen. 1995eko abuztuan 130.000 soldadu kroaziarrak Krejinan sartu eta Estatu Batuetako inteligentziaren laguntzarekin hiru egunetan lurraldea menderatu zuten. Kroaziarrek garbiketa etnikoa erabili zuten, eta serbiar gehienak haien etxeetatik alde egin behar izan zuten. Hala ere, haietako batzuk bertan geratu ziren, eta denbora bat pasata beste hainbat eta hainbat bueltatu dira haien betiko herrietara.

Gerra aspaldi bukatu bazen ere, Krajinan kroaziar armada eta banderen presentzia bereziki nabarmenada. Izan ere, Krajinan oraindik ez da lasaitasuna berreskuratu eta zauriak irekita mantentzen dira.

Gerraren arrastoak. Irudia: Juanma Gallego

Gerraren arrastoak. Irudia: Juanma Gallego

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online