Non du muga sexu askeak?

Harreman aske bat izateko orduan badira zenbait faktore nahitaez kontuan hartu beharrekoak; besteak beste, zure asmo bera duen pertsona batekin elkartzea. Baldintza hori bete ezean, alegia, biek bikote askearen ideia argi ez badute, ezinezkoa izango da mota horretako harreman bat bideratzea.

Hala eta guztiz ere, ez da erraza harreman liberal baten alde egitea, nahiz eta geroz eta bikote gehiagok hautatzen duten sexu kontuetan askatasuna edukitzea.

Horixe da, hain zuzen ere, harreman aske batek bilatzen duena: bikotetik kanpo sexua praktikatzea, askatasun osoz, eta azalpen gehiegirik eman gabe.

Baina non jarri muga?

Garrantzitsua da aldez aurretik zenbait puntu zehaztea: adibidez, bikotez kanpoko harremanak ezkutuan eramatea ala ez. Hau da, beste norbaitekin sexua izateko askatasuna eduki arren, bikote aske batzuek nahiago dute neska- edo mutil-lagunak harremanetik kanpo egiten duenaren berri ez izan. Aitzitik, badira “etxetik at” dituzten harremanei buruz lasai asko hitz egiten duten pertsonak.

Bikote askea izateak ez du esan nahi aldamenean dugunari kasu gutxiago egin behar diogunik. Hobe da benetan maite dugun pertsona hori zaintzea, eta lehentasun moduan edukitzea; ostera, askoz zailagoa izango da harremana haserrealdirik gabe eramatea.

Gogoratu beharra dugu bikotea osatzen duten bi partaideentzat dela zilegi beste sexu-lagun bat edukitzea, hortaz, onartu beharra dugu gure bikoteak ere eskubide bera duela nahi duenarekin oheratzeko.

Entzun saio osoa, hemen.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago