“Ni fardelekin kitzikatzen naiz, eta zu?”

Nolabait esateko, askorentzat ezezaguna da fetitxismoaren mundua, nahiz eta, ziur asko, ezagutzen ez duten horiek ere baduten fetitxeren bat. Askotarikoak izan daitezke kitzikatzen laguntzen diguten objektu edota pentsamenduak; horietan ohikoena, beharbada, takoidun oinetakoak.

Dena den, badira hain ohikoak ez diren fetitxeak ere. Fardelek, adibidez, arrakasta dute ohean, Autonepiofilia gustuko dutenen artean. Fardelak ez ezik, txupeteak eta biberoiak ere atsegin dituzte baten batzuek; batik bat, gizonezko heterosexualek.

Hori gutxi ez eta, pelutxeak hautatzen dituzte Plushofilia praktikatzen dutenek. Panpina bera edota pelutxedun mozorroak behar dituzte sexu-harremanak praktikatzerakoan. Horrela, orgasmora iristeko bidea errazten dute, eta, ondorioz, errazago kitzikatzen dira.

Bukatzeko, aipatzeko modukoa da, baita ere, intsektuek badutela tartea sexu-harremanetan. Aracnofilia eta formifilia dira, kasu honetan, praktikarik ezagunenak. Batean, armiarmak erabiltzen dituzte laztanak egiteko. Bestean, berriz, beste edozein intsektu motarekin egiten dituzte kilimak: bai bizkarrean edo lepoan, baita genitaletan ere.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago