Aste honetako “Luzia eta sexua” tartean ‘Akabo Bakea‘ko Antton eta Julen Telleriak sexuari buruz dituzte ezagutzak azaleratu ditu Luziak. Horretarako, ustez Bigarren Hezkuntzako edozein ikaslek gainditu beharko lukeen azterketa egin die Luziak, eta irratsaioan bertan hitzeman zutenez, test horixe eta erantzun zuzenak dituzue ‘Eingo al deu’ sexu blogean eskuragarri.

Galderak:

1-Emakumezko porno aktoreen zein portzentajek egin izan ditu estetika ebakuntzak?

A) %80k
B) %30ek
D) %60k

2- Zakilak, tentetuta dagoenean, zenbat neurtzen du?

A) 19-20,8 ZM
B) 13,9-16 ZM
D) 11,4-13,2 ZM

3- Bataz beste, zenbat denbora behar du emakumeak orgasmora iristeko?

A) 3-4 minutu
B) 30-40 minutu
D) 10-20 minutu

4- Heterosexualen harremanetan, zenbat irauten du, bataz beste, sarketa bidezko sexu-saio batek?

A) 14 minutu
B) 5 minutu
D) 24 minutu

5- Zein da funtzio bakartzat plazera ematea duen gorputzeko atal bakarra?

A) Ipurtzuloa
B) Bagina
D) Klitoria

6- Emakumeen zein portzentajek izaten ditu isurketak?

A) %42k
B) %6k
D) %15ek

7- Zenbat semen botatzen dute mutilek isurketa bakoitzean?

A) Postreko koilara baten edukieraren beste (11,8 ml)
B) Katilu baten edukieran beste (250 ml)
D) Kaferako erabiltzen diren koilaren edukieraren beste (5 ml)

8- Emakumeen zein portzentajek probatu du uzki bidezko sexua?

A) %3-33
B) %60-70
D) %0-3

9- Zenbat zentimetrora arte haz daiteke klitoria?

A) 2 zentimetro
B) 9-12 zentimetro
D) 6 zentimetro

10- Bakterien aurka babesten gaitu eta heldutasuna erakusten du

A) Kondoiak
B) Pubiseko biloak
D) Baginako ezpainek

Erantzun zuzenak:

1-A; 2-B; 3-D; 4-B; 5-D; 6-B; 7-D; 8-A; 9-B; 10-B

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago