Futbolean sexua debeku bihurtzen denean

Munduko Futbol Txapelketa hasteko egun gutxi falta dira, eta dagoeneko komunikabide denak Brasilen jokatuko diren norgehiagoken inguruko berriak zabaltzen dabiltza. Baina, futbolak ez ezik, azken egunotan, futbolarien bizitza pribatuak ere lekua hartu du prentsan zein Interneten.

Hain zuzen ere, jokalarien bizitza sexuala dute hizpide azkenaldian komunikabideek. Izan ere, hainbat entrenatzailek sexuarekin lotutako adierazpenak egin dituzte, txapelketak irauten duen bitartean futbol-jokalariek sexu harramenak izan ditzaketen ala ez argitzeko.

Horretan ere, iritzi guztietakoak daude. Badira, sexua debekatzea neurri ona dela uste dutenak. Nolanahi ere, beste entrenatzaile batzuren iritziz, garrantzitsua da Munduko Futbol Txapelketa jokatzen den bitartean, jokalariek haien bikoteekin intimitate momentuak edukitzeko aukera izatea.
Baina zein dira sexua galarazten duten entrenatzaileak, eta, aitzitik, zeintzuk dira sexuaz gozatzeko aukera izango duten selekzioak?

Akabo Bakea” saioan xehetasun guztiak eman zituen Luziak, eta aldi berean, sexuak kirolariekn errendimenduarekin zerikusirik duen azaldu zuen.

Entzun saioa!

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago