Sexu jostailurik modernoenak

Tamainu, kolore eta itxura guztietako sexu jostailuak daude gaur egun merkatuan. ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” tartean produkturik berritzaileenak aurkeztu dituzte. Gainera, oraingo honetan, audio bidez ez ezik, asteleheneko saioa bideoan jarraitzeko aukera ere eskaini diete jarraitzaileei.

Besteak beste, masajeak emateko kandela, uretan erabili daitekeen bibragailua, mingainaren funtzioak betetzen dituen aparatu bitxia eta hamar erritmo ezberdin dituen jostailuzko zakila aurkeztu dituzte.

Bilboko La Zarzamora sex shoparen laguntzarekin, estudiora eraman dituzte produktu guztiak, eta duela urte batzuk El Conquistador del Fin del Mundo saioan garaile atera zen Nakorrekin, jostailuak probatzen ibili dira.

Bibragailu kontuetan denetarik dago gaur egun merkatuan; mutilentzako zein neskentzako bibragailuak, eta uzkia, barrabilak eta klitoria edota G puntua estimulatzeko gai diren jostailuak, adibidez.

Kondoien inguruan ere aritu dira, eta botikan erosten ditugun preserbatiboetatik haratago, kondoi fluoreszenteak ere badirela erakutsi digute. Neurriei dagokienez, tamaina guztietakoak daude; 7 zentimetrotik 15 zentimetrora arteko zakiletan jartzeko modukoak.

Dena den, azalpenak azalpen, zer hobeto bideoa ikustea baino?

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago