Baginako kirurgia, uste baina hedatuagoa

Tabuak desagertzeak aldaketak ekarri ditu sexuaren mundura. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu estetikari. Baina ez kanpo estetikari soilik: gero eta jende gehiago arduratzen da barneko organoak ere txukun izateaz. Gaurkoan, baginako kirurgiari buruz arituko gara gure blogean.

Barne organoetan ebakuntza egitea erabakitzen duten emakumeak 20 eta 40 urte bitartekoak izatean dira batik bat, eta operazio hauek era guztietakoak izaten dira: episiotonia, orban edota garatxoren bat kendu, himena berriro josi, kanpoko ezpainak handitu, erditu ondoren bagina berrindartu… aukerak ia mugagabeak dira, eta nork bere egoerara moldatzen du operazioa.

Ebakuntza-gelatik pasatzeko erabakia arrazoi askorengatik har daiteke. Badaude osasun arazoengatik egiten dutenak, beste batzuek harreman sexualetan arazoak dituztelako egiten dute, baina gehienen arrazoia estetika hutsa da. Pubisetik gero eta ile gehiago kentzeak azpian dagoena utzi du agerian, eta askori ez zaie guztiz gustatu ikusi dutena. Medikuek diotenez, emakume askok konplexuak dituztelako erabakitzen dute euren barne organoa aldatzea.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago