Emakumeek gizonek baino maitale gehiago dituzte

Ingalaterran egin duten ikerketa batek erakusten duenez, emakumeek gizonek baino maitale gehiago dituzte. Batez beste, emakumeek 2,3 maitale dituzte eta gizonek 1,8. Gainera, neskak izan ohi dira sexua bikote harremanetatik kanpo bilatzen lehenak.

Bikote harremana hasten denetik, gutxi gorabehera, sei urte igaro ohi dira gizonek maitale bat bilatzen duten arte. Emakumeen kasuan, bost urtera izaten dituzte bikotez kanpoko harremanak, eta 37 urte inguruko neskak dira maitale gehien dituztenak (gizonen kasuan, berriz, 42 urte ingurukoak).
Arraroa bada ere, adarrak jartzen dituzten emakumeen % 76k ezkonduta jarraitu nahi dute. Gizonen kasuan, % 67ra jaisten da kopuru hori.

Normalean, emakumeek eta gizonek ez dituzte arrazoi berdinak izaten adarrak jartzerakoan. Mutilek egoa igotzeko egin ohi dute, baita sexuan gozamen handiagoa izateko eta monotoniatik alde egiteko ere. Neskek, aldiz, autoestimua hobetzeko eta maitasuna bilatzeko egiten dute.

erotikus

View Comments

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago