Categories: Aholkuak

‘Slow sex’: sexuaz pixkanaka gozatu

Zergatik ibili presaka sexu harremanak izatean? Antsietateak plazera eta desira hil egiten ditu. XIX. mendean, dagoeneko, Danimarkako Kierkegaard filosofoak hau esan zuen: “Gizon gehienek hain presa handiarekin bilatzen dute plazera, albo batetik pasatzen zaie”. Hori gertatzea nahi ez baduzu, “slow sex” egin ezazu.

Une jakin batean azkar-azkar eta pasioz gainezka larrua jotzea ere interesgarria izan daiteke. Hala ere, sexuaz sakonki gozatzeko erritu bat jarraitzea proposatzen dizugu.

“Slow sex”-ak ez du zertan aspergarria izan. Azeleragailutik oina altxatu eta gure gorputzak zaintzean eta arakatzean datza, poliki-poliki eta pausoz pauso. Horrela, gehien berotzen gaituena aurkituko dugu. Bost zentzumenak adi egon behar dira eta plazera horietatik guztietatik jasotzen saiatu.

Orgasmoa ez da gertuko helburua, plazera ez da horretara mugatzen. Etxeko gune bat era berezian apaindu dezakezu, isurtzea atzeratzeko entrenatu edo bikotekidea mezu eta xuxurlekin prestatu hurrengo gauean egingo duzuena azaltzen.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago