Categories: 1

Zer da sexonanbulismoa?

Sonanbulismoaren antzeko gaitza da sexonanbulismoa; askozaz ere larriagoa da, ordea. Gaitz hori pairatzen dutenek sexu harremanak izaten dituzte lo dauden bitartean. Epaitegietan ere erronka larriak sortu ditu horrek, izan ere, nola jakin nor den sexonanbuloa eta nor bortxatzailea?

Munduko biztanleetatik % 7 dira sexonanbulo eta oro har, esna daudela dituzten sexu jokaera berdinak dituzte lo daudela ere. Emakume baino gizon gehiagori eragiten dio gaitz horrek eta sendabiderik ez du oraingoz, nahiz eta botikekin kontrola daitekeen.

Arazoa, sexonanbuloek beste pertsona batzuekin sexu harremanak izatea nahi dutenean gertatzen da.

Joan den urteko uztailean, Stephen Lee Davis galestarra absolbitu egin zuten lo zegoela bere neskalagunaren 16 urteko alaba bortxatzeagatik. Ohiko sonanbuluak bezala, ez dira egoeraren kontrola hartzeko gaitasun guztien jabe eta esnatzean ez dira egindakoaz gogoratzen.

2007an, bestalde, Donal Kisella irlandarra lo zegoela bere idazkariarengana biluzik joan zen. Kaleratu egin zuten baina sonanbulua zela frogatu eta epaitegiek 10 milioi euro ordaintzera behartu zuten enpresa.

Australiako bikote batek ere sexonanbulismoaren ondorioak jasan zituen. Senarra bere emaztea gauez beste gizon batzuekin larrua jotzeko jaikitzen zela konturatu zen.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago