Hona hemen erabiltzailearen zalantza:
“Galdera bat egiteko idazten dotzuet, galdera arrunta izan arren, nire zalantzak ditut eta.
17 Urteko mutiko bat naiz, eta fimosis daukadala uste dut. Uste baino, argi daukat.
Kontua da ez dudala inoiz arazorik izan harremanetarako, homosexuala naiz eta hala edo hola konpondu izan naiz beti. Dena dela, bikote finko batekin egin dut topo eta hau guztia konpontzeko garaia heldu dela iruditzen zait.
Hori dela eta, familiako medikuarekin eguna hartua daukat jada, gero urologora bideratzekotan.
Honen guztiaren inguruan, zenbait galdera egin nahiko nituzke beraz.
1-Zenbat denborako itxaron zerrenda dago ebakuntzarako?
2-Zenbat denborako post-operatorioa izan ohi da guztia ondo joanda?
3-Posiblea da prepuzio guztia ez galtzea? Hau da, glandea estalita jarraitzea?”
Manex Rekarte sexu-hezitzailearen erantzuna:
” Fimosioa dela eta zalantza ugari izan ohi dira. Hoberena lasai ibiltzea, ebakuntza oso arrunta da eta orohar ondo irten ohi da post-operatorio errazarekin gainera. Badirudi zuk oso argi duzula fimosia dela, baina posible da medikuarengana joaterakoan zure azalak ez hainbeste tiratzea erekzio bat duzunean bezala. Hain argi bazuzu hau ondo argitu medikuari duzun arazoa.
Ez dakit zehatz non egitea espero duzun ezta itxaron zerrendari buruz, orohar itxaronaldi laburra izaten da, pare bat aste gehienez. Ebakuntzaren ostean egun batez mindua egongo zara eta baliteke bigarren egunean ere inflamazio apur bat izatea, baina esandudan moduan ez da batere gogorra. Hurrengo aste parean hipersensibilitate apur bat izatea ere, azalak kontzontziloak ikutzerakan eta abar, baina ezer larririk ez.
Kentzekoa den azal kopurua medikuak esan beharko dizu, zuk argitu dena den ahalik eta azal gutxien kendu nahiko zenukeela, dena den estutzen badizu hoberena beti kentzea!”
Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…
Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…
Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…
Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…
Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…
Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…