Erabiltzaile baten zalantza argitu dugu

6a00d8341c3e6353ef00e55218dab48833-800wiSexu bitxikeriak eta aholkuak argitaratzeaz gain, zuen zalantzak argitzen ere saiatzen gara Gazteako “Eingo al deu?” blogean. Edozein galdera baduzu, idatzi guri eta era guztiz anonimoan sexologo batek erantzungo dizu. Oraingo honetan, erabiltzaile bat galdera batzuekin etorri zaigu eta Manex Rekarte sexu-hezitzailea argitzen saiatuko da.

Hona hemen erabiltzailearen zalantza:

Galdera bat egiteko idazten dotzuet, galdera arrunta izan arren, nire zalantzak ditut eta.

17 Urteko mutiko bat naiz, eta fimosis daukadala uste dut. Uste baino, argi daukat.

Kontua da ez dudala inoiz arazorik izan harremanetarako, homosexuala naiz eta hala edo hola konpondu izan naiz beti. Dena dela, bikote finko batekin egin dut topo eta hau guztia konpontzeko garaia heldu dela iruditzen zait.

Hori dela eta, familiako medikuarekin eguna hartua daukat jada, gero urologora  bideratzekotan.

Honen guztiaren inguruan, zenbait galdera egin nahiko nituzke beraz.

1-Zenbat denborako itxaron zerrenda dago ebakuntzarako?

2-Zenbat denborako post-operatorioa izan ohi da guztia ondo joanda?

3-Posiblea da prepuzio guztia ez galtzea? Hau da, glandea estalita jarraitzea?

Manex Rekarte sexu-hezitzailearen erantzuna:

” Fimosioa dela eta zalantza ugari izan ohi dira. Hoberena lasai ibiltzea, ebakuntza oso arrunta da eta orohar ondo irten ohi da post-operatorio errazarekin gainera. Badirudi zuk oso argi duzula fimosia dela, baina posible da medikuarengana joaterakoan zure azalak ez hainbeste tiratzea erekzio bat duzunean bezala. Hain argi bazuzu hau ondo argitu medikuari duzun arazoa.

Ez dakit zehatz non egitea espero duzun ezta itxaron zerrendari buruz, orohar itxaronaldi laburra izaten da, pare bat aste gehienez. Ebakuntzaren ostean egun batez mindua egongo zara eta baliteke bigarren egunean ere inflamazio apur bat izatea, baina esandudan moduan ez da batere gogorra. Hurrengo aste parean hipersensibilitate apur bat izatea ere, azalak kontzontziloak ikutzerakan eta abar, baina ezer larririk ez.

Kentzekoa den azal kopurua medikuak esan beharko dizu, zuk argitu dena den ahalik eta azal gutxien kendu nahiko zenukeela, dena den estutzen badizu hoberena beti kentzea!”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude