Categories: 1

Gizonezkoek egunean 19 aldiz pentsatzen dute sexuan

Egun osoa sexuan pentsatzen ari dira gizonak, estereotipoen arabera. Ohioko Estatuko Unibertsitateko ikertzaile talde batek frogatu duenez, gizonezkoek sexuan emakumeek baino gehiagotan pentsatu arren, beste beharrizan fisikoekin ere hala gertatzen dela, esaterako, janariarekin eta logurarekin.

Kaleko mitoaren arabera, gizonek zazpi segundotik behin pentsatzen dute sexuarekin lotura duen zerbaitetan. Esna dauden hamasei orduetan 8.000 bat aldiz pentsatzea da hori. Ikerketak zeharo gezurtatu du mitoa; azterketaren arabera, batez bestez hemeretzi aldiz bakarrik pentsatzen dute eta emakumeek, aldiz, hamar aldiz.

Ez da hori guztia, ordea. Orokorrean, gizonek gehiago pentsatzen dute janarian emakumeek baino (hamazortzi aldiz egunean, hamabosten aurka) baita lo egitean ere (hamaika, zortziren aurka). Horrela, esan daiteke gizonezkoek antzerako maiztasunaz pentsatzen dutela behar sexualetan eta janarian.

Bi sexuetako 18-25 (sexualitatearen gorenean daudenean) urteko ikasleen artean egin zuten ikerketa. Parte hartzaileei kontagailu bat eman zieten eta botoia sakatu behar zuten, egokitu zitzaien gaiarekin zerikusia zuen zerbaiten inguruan pentsatzean (batzuei sexua, besteei janaria eta gainerakoei logura).

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago