Categories: 1

Urtebetetzetan sexua opari

Bikotekideari opari original bat egin nahi diozula? Kontuan hartu, bada, Charla Muller iparramerikarraren ideiak. Hilean bi aldiz bakarrik txortan egiteaz aspertuta, senarrari urteko 365 egunetan sexu harremanak izatea oparitu zion.

Senarrak 40 urte bete zituenean egin zion opari original hori Charlak. Gizonak, nola ez, gustura asko onartu zuen eta hilean 26 eta 28 saio artean izan zituzten.

Zer gertatu zen, ordea, urtebete hori pasatutakoan? Charlak lasaitasun pixka bat hartu zuen senarrak egunero larrua jotzea epe luzean ez dela jasangarria aitortu zionean.

Charlak “365 gau. Intimitateen memoriak” bere blogean ondorio garrantzitsuenak idatzi zituen: “Egunero umeak haurtzaindegira eraman aurretik garbigailua lau aldiz jarri badezaket, mail batzuk erantzun, dutxatu, ontziak garbitu, deiak jaso eta ohe guztiak egin, bikotekidearekin txortan egiteko 20 minutu aurkitu ditzaket. Nik berak besteko beharra dut”.

Hala ere, senarrak 41 urte egin zituenean, golf makila bat oparitu zion Charlak.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago