Urtebetetzetan sexua opari

Bikotekideari oparbikoteai original bat egin nahi diozula? Kontuan hartu, bada, Charla Muller iparramerikarraren ideiak. Hilean bi aldiz bakarrik txortan egiteaz aspertuta, senarrari urteko 365 egunetan sexu harremanak izatea oparitu zion.

Senarrak 40 urte bete zituenean egin zion opari original hori Charlak. Gizonak, nola ez, gustura asko onartu zuen eta hilean 26 eta 28 saio artean izan zituzten.

Zer gertatu zen, ordea, urtebete hori pasatutakoan? Charlak lasaitasun pixka bat hartu zuen senarrak egunero larrua jotzea epe luzean ez dela jasangarria aitortu zionean.

Charlak “365 gau. Intimitateen memoriak” bere blogean ondorio garrantzitsuenak idatzi zituen: “Egunero umeak haurtzaindegira eraman aurretik garbigailua lau aldiz jarri badezaket, mail batzuk erantzun, dutxatu, ontziak garbitu, deiak jaso eta ohe guztiak egin, bikotekidearekin txortan egiteko 20 minutu aurkitu ditzaket. Nik berak besteko beharra dut”.

Hala ere, senarrak 41 urte egin zituenean, golf makila bat oparitu zion Charlak.

1 thought on “Urtebetetzetan sexua opari

  1. Pingback: GAZTEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude